lunes, 2 de abril de 2012

WEB 2.0 ren erronkak hezkuntzan


Sarritan esan izan dugu gizartea aldatzen doan heinean teknologietan ere erabateko aldaketak ematen ari direla eta horiek ikaragarrizko aukerak eskaintzen dituzte hezkuntza munduan. Horiek identifikatzea , menperatzea eta hezkuntzan aplikatzen ikastea izan beharko litzateke hezitzaileok hartu beharreko erronka.

Teknologiaren aurrerapenak, autonomia lantzearen garrantziak eta gizarteak berak ezartzen duen abiadurak, hezkuntzak dituen errekurtsoak eta metodologiak birplanteatzea dakar. Horrela ba, WEB 2.0. bezalako plataformak pisu handia hartzen hasi dira bere filosofiaren baitan gizarteak berak eskatzen dituen baloreak hartzen baititu.

Web 2.0 k aukera abaniko ikaragarria eskaintzen dio hezkuntzari eta honen aurrerakuntzari. Hezkuntzan ere 1. paradigmatik, 2. eta 3. paradigmetara salto egin dugu eta ikaslea bigarren mailako subjektu izatetik lehenengo mailako partaide izatera pasa da, subjektu aktiboa hain zuzen. Orduan esan dezakegu nolabait sarean gertatu den salto kualitatibo hori hezkuntza munduan ere gertatu dela. Horrez gain, egun hezkuntza ez da gela barruan gelditzen den zerbait, hormek ezartzen zuten muga hori gainditzen ari da eta Web 2.0ak rol garrantzitsua joka dezake prozesu honetan.

Baina WEB 2.0. gelara ekartzeak zenbait erronka dakartza bere baitan eta sarritan horiek gainditzea ez da batere erraza izaten.

Alde batetik, programak eta akzio formatzaileak planifikatu eta praktikan jarri behar dira teknologia eta jakintza berrietan murgildu ahal izateko. Hau ez da bakarrik eskolan egin beharreko ataza (Gazteak, helduak, langileak, gurasoak, funtzionarioak,  irakasleak).

Bestetik, teknologia berriak eskola kultura eta sisteman integratzea lortu behar da, hezkuntza eredua, irakaslearen rola eta gelaren antolakuntza eraldatuz. Goian aipatu dudan moduan, 1.go paradigmatik aspaldi aldendu ginen eta orain ikaslea da protagonista.

Horrela ba, eskura ditugun baliabideei profita atera diezaiegun zaharkitua gelditu den hezkuntza eredu hau berpizteko.

martes, 20 de marzo de 2012

martes, 21 de febrero de 2012

Zer da ba azkonarra?



Zakurraren tamainako mustelido handia da azkonarra. Karniboro orojalea da eta lurazpian bizi da beste azkonarrekin batera. Nahiko arazo izan ditu gizakiarekin, arto sailetan egin izan dituen triskantzengatik eta bere ileekin bizarra kentzeko brotxak egin izan ditugulako. Ez du arazorik bere espezieko kideekin lurralde berean bizitzeko. Nahiko lurralde txikiak hartu ohi dituzte, ez dute 2Km-ko erradiorik gainditzen.